Helburu bat: osasuna

Joan den abenduaren 12an, “Osasunaren Estaldura Unibertsalaren Nazioarteko Eguna” ospatu genuen, 2012. urtean Nazio Batuen Erakundeak aldarrikatutakoa.

Osasunaren Estaldura Unibertsala pertsona guztiek behar dituzten osasun-zerbitzuen eskuragarritasuna bermatzean datza, horiek ordaintzeko arazo ekonomikorik izan gabe (NBE). Komunitate batek osasunaren estaldura unibertsala lortzeko, baldintza batzuk bete behar ditu, hala nola:

  • Osasun-sistema sendo bat.
  • Osasun-zerbitzuak finantziatzeko sistema bat.
  • Botika eta oinarrizko teknologietarako sarbidea.
  • Osasun-langile gaituak.

 

En Turkana Norte poco de lo anterior se cumple. Por eso, este proyecto incluye entre sus líneas de intervención una formación y atención médica tanto a niños y niñas como adultos.

Ipar Turkanan baldintza horietako gutxi betetzen dira. Horregatik, proiektu honen esku-hartze esparruen artean osasun formakuntza eta haur eta helduen osasun-arreta daude. Bertan, 70.000 biztanleko mediku bat eta 5.200 biztanleko erizain bat dute. Langile gabeziaz gain, osasun-azpiegiturak baldintza txarrean daude eta urriak dira.

Proiektuaren lehenengo esku-hartze urtean zehar, klinika higikarian hileroko osasun-arreta eskaini zaie Ekurruchanai, Alagama eta Ngameriek-eko ama eta haurrei. Kokuselei-eko anbulatorioan lan egiten duten erizaina eta erizain laguntzailea arduratu dira honetaz, Nariokotome-ko Osasun Programa Integraleko parte-hartzaile direnak. Bisitaldi horietan honako egoerekin topatu dira: txertaketak, bizkarroiak, jaio-aurreko arreta, elikadura osagarriak, jaioberrien zaintza, igorpenak (Lodwar-eko ospitalera edo Nariokotome-ko anbulatoriora), GIB kasuen arreta, malaria, arnasketa-infekzioak, beherakoak, azaleko gaixotasunak eta begietako infekzioak.

Horrez gain, parte-hartu duten haurren osasunaren jarraipena egin da, komunitateko osasunaren sustatzaile bati esker. Hau, gainera, gurasoei garbitasun eta haur-zainketan formakuntza eskaintzeaz eta malaria eta tuberkulosiaren prebentzioaz arduratu da. Egindako jarraipenari esker, beste alor batzuetan esku-hartzeko beharra identifikatu da, alkoholismoa eta adingabeen babes beharra, hala nola. Hori dela eta, hiru komunitateetara gai horietan adituak bidali dira hauek lantzeko.

 

Proiektuaren bigarren eta hirugarren urteetan guzti hau gauzatzen jarraituko da.