Proiektu horren bitartez modu integralean erantzun nahi zaio Ngameriek, Alagama eta Ekurrutxanaiko (Kokuseleiko eremua, Ipar Turkanan) eskualdeetan izaten diren lehorte luzeen ondoriozko gose-arazoari. Emakumeekin eta 6 urtetik beherako haurrekin egingo dugu lan batez ere, eremuko biztanlerik ahulenak direlako. Gure helburua da oinarrizko baliabideak eta azpiegiturak dituen biztanleria osasuntsu batean oinarrituta, guztientzat orainaldi eta etorkizun duinagoa bermatzea.
“Gosearen aurkako ekintza integrala Kokuseleiko hiru eskualdetan, Kenya, Ipar Turkana” proiektuak
GARAPENA AHALBIDETZEN DUEN PROIEKTUA
Nafarroako 100 udalerrik baino gehiagok finantzatutako gosearen aurkako ekintza integraleko proiektuak Turkanako bizitza aldatuko du. Lau arlo hauetan lan egingo dugu hiru urtez: ur, osasun, nekazaritza eta haur-nutrizioan. Proiektuak 3 urte iraungo du eta Turkanako ipar-eremuko hiru komunitatetan garatuko da (Ngameriek, Alagama eta Ekurrutxanai), 366.000 euroko aurrekontuarekin. Rode Fundazioa, Nafarroatik, eta San Pablo Apostoluko Misiolari Erkidegoa (MCSPA), Kenyatik, proiektua garatzeaz eta gauzatzeaz arduratuko dira.
AURRERAPENAK
4 arlotan oinarrituko da
AZPIEGITURAK
Ur-hornidura ahalbidetuko da, eguzki-ponpak instalatuko dira, kanalizazioak egingo dira, txorrotadun andelak eta edaskak.
NEKAZARITZA
Hiru ugaltzaile prestatuko dira erdi-basamortuko eremuetan elikagaiak ekoizteko modua ikasteko; baratzeak abian jarriko dituzte eta euren komunitateetan irakatsiko dute.
NUTRIZIOA
210 haurrek bi otordu izango dituzte egunean, biltegiratutako elikagaiekin modu higienikoan prestatuak eta zerbitzatuak.
OSASUNA
Osasuna hobetuko da mediku-arreta erregular baten bitartez, klinika mugikor batekin eta osasun-arloko langile batekin; eta itzal-ikasgelak, dutxak eta komunak instalatuko dira.


TURKANA
Turkana, Keniako iparraldean dagoen eskualde bat da. Erdi-basamortua den lurraldea, bi edo hiru aldiz bakarrik egiten du euria urtean zehar. Bertan Turkanako tribu semi-nomada bizi da, beraien animalietaz solik elikatzen dena, esaterako: ahuntzak, gameluak, astoak eta ardiak. Larruak animali horietatik eskuratzen dituzte janzteko eta elikatzeko beraien esnea edaten dute odol pixka batekin nahastuta.
