Urte berri bat ikastun berri batekin

Aurreko astean Alagama komunitateko kide batek basamortu zonaldeetan nekazaritza gauzatzeko formakuntza jasotzen hasi zen.

.

 

Formakuntza hau San Pablo Apostoluaren Misio Komunitateak (SPAMK) Lobur-en egiten duen lana aurrera eramateko garrantzitsua da. 2012tik SPAMK, Brit Olam erakundea eta Alabako Ikaskuntza Garapeneko Zentroak turkanar nomadei prestakuntza hau emateaz arduratzen dira.

 

6 hilabetez Alagama komunitateko parte-hartzaileak, iaz Ngameriek-eko beste batek egin zuen bezala, baratza eredu batean ikasi eta lan egingo du. Honela, programa amaitzerakoan honakoa ikasita izango du:

  • Lur eta ongarria prestatzen.
  • Izurriteak kontrolatzen.
  • Tanta-erortze bidezko ureztatze-sistema instalatzen eta mantentzen.
  • Elikagaiak prestatzen.
  • Marketing-a.
  • Administrazioa, beste batzuen artean.

 

Urtearen erdialdean, Alagama-ra bueltatuko da eta bere komunitateko beste bi pertsonen laguntzarekin, Nutrizio Unitatean baratza bat martxan jarriko du. Bertan landatuko diren fruituak Nutrizio Unitatera joaten diren haurren elikaduraren osagarri izango dira. Horrez gain, martxan jarriko den ekimen honek, umeei nekazaritza ezagutzen lagunduko die, eremu honentzako aldaketa positibo eta jasangarria izanez.