Alagama-ko itzal-gela eta dutxa amaituak daude!

Programaren 1. urtea amaitzerakoan, Alagama-ko itzal-gela eta dutxa ez zeuden amaituak, baina, dagoeneko, komunitate honetako Ama-Haur Unitateak bi azpiegitura hauek eskuragarri ditu.

2017ko urriaren amaieran honela zeuden Alagama-ko itzal-gela eta dutxa:

 

Metalezko egitura bat zen toki hori, Alagama eraldatu du. Orain, eraikuntzak SPAMK-k Kokuselei inguruan dituen Ama-Haur zentroek duten kolore hori bereizgarria du.  

Gela eta dutxa egunero Ama-Haur Unitatera doazen 70 haur baino gehiagoren higienea, osasuna eta hezkuntza aldatzeko erabilgarriak izango dira.

Exterior aula (izquierda) y ducha (derecha)

 

Zergatik atzeratu behar izan zen eraikuntza hau?

2017ren erdialdetik bukaerara arte Kenyan zegoen giro politikoak gizartean beldurra nagusitzea eragin zuen; aldi berean, biztanleak bozketa asteetan zehar aldendu (abuztuko 1. bozketan astebetez eta urriko 2. bozketan beste aste batez) eta hauen herrialdeko lekualdatzeak urritu ziren.

 

Ondorioz, zenbait konponketa egiteko (Misioaren traktorea, bereziki) langileak aurkitzea zaila izan zen eta, horrenbestez, Misioko langile batzuk aldendu zirenez, zenbait jazoeren konponketa zaildu zen. Guzti honek, zenbait jardueren atzerapena eragin zuen.