Ekurruchanai-tik agurtzen zaituztegu

San Pablo Apostoluaren Misio Komunitateko (SPAMK) Diana misiolariak Ekurruchanai-ko Ama-Haur Zentroko Kudeaketa Batzordeko bi kide aurkezten dizkigu.

Maximila-k, bertako batzordeko liderrak, urte honetan zehar 2018 urtearen hasierara arte komunitatea eta, bereziki, 6 urtez beherako haurren ongizatea bermatzeko egiten ari diren ekintzen berri emango digu.

 

Bertako batzordeak programa hau aurrera eramatea ahalbidetzen du: talde hau osatzen duten 3 emakume eta 2 gizonak beren komunitatea antolatzeaz eta motibatzeaz arduratzen dira. Horrez gain, bost kide hauek ekintza guztietan parte-hartzen dute, batzuetan, eraikuntza lanetan lagunduz eta besteetan, aldiz, haurren elikaduraren osagarri gisa haien ahuntzak eskaintzen dituzte.

 

Ekorruchanai “Kokuselei-ko 3 eremutako goseren aurkako ekimen integrala” proiektuan parte-hartzen duen hiru komunitateetako bat da, Rode Fundazioak San Pablo Apostoluaren Misio Komunitatearekin (SPAMK) batera Turkanan garatzen duena.