GAUR EGUN DAGOENA
Putzu bana hiru komunitateetan, ama-haurrentzako zentro banaren ondoan.
Denek dute esku-ponpa bat ura ateratzeko. Alabaina, ponpatze-sistema hobetu beharra dago gosearen eta osasun-arazoen aurka komunitatearen esku-hartzea finkatuko duten bestelako garapen-jarduera batzuk ezartzeko.

Komunitate horietan ura bilatu izanak nekazaritza garatzeko, ama-haurrentzako zentroetara ura eramatean haurren bizi-baldintzak hobetzeko, eta komunitate horiek abeltzaintzan duten ohiko bizimodua mantentzeko aukerak zabaltzen ditu.

EGINEN DUGUNA: EGUZKI INDARREZ IBILIKO DEN PONPA JARRI ETA URA BILTEGIRATZEKO ANDELA EGIN

Eguzki-indarrez ibiliko diren 3 ponpa, eta ura biltegiratzeko andelak jarriko dira, hiru eskualdeetan bana. Horrela, familiek errazago izanen dute ura lortzea, ponpatze egonkorrari eta hiruna txorrotako iturriei esker. Gure egunerokoan ohituta gaude horretara, haientzat, ordea, sekulako iraultza da. Gainera, ura sukaldeetara eta higiene-guneetara eramatea ahalbidetzen dien iturgintza-sistema bat edukitzeko aukera ematen die.

Aldaketa horrek hobekuntzak ekarriko ditu nekazaritzara eta abeltzaintzara (aziendarentzako uraskak, esate baterako). Erreforma horrekin lortuko dugu komunitate horietako familien bizimodua hobetzea eta errazagoa izatea.

Horrek guztiak denboran jarraipena izanen badu, funtsezkoa da proiektuan parte hartuko duten komunitate horietako pertsonak gaitzea urari erabilera egokia emateko, eta instalatutako azpiegiturak zaintzeko. Hori dela-eta, prestakuntza-jardunaldiak antolatuko dira hiru komunitateetan.

LORTUKO DUGUNA
Hiru komunitateetan
AZKENIK, URA EGOKI ERABILTZEARI ETA AZPIEGITURAK ZAINTZEARI BURUZKO LANTEGIAK ANTOLATUKO DIRA GURASOENTZAT ETA HAURRENTZAT.