TURKANA – KENYA

NOLAKOA DA TURKANA - KENYA?

Kenya herrialde ezaguna da, Afrikako herrialde egonkorrenetako bat; Indiako ozeanora begira duen kostalde ederraz hitz egiten da, natura-parkeetan egiten diren argazki-safariez, non animaliak egoera naturalean dauden, maratoi-korrikalari bikainez…Baina Turkana zertxobait bestelakoa da. Herrialdearen iparrean dago, Ugandaren (mendebaldea), Hego Sudanen (ipar-ekialdea) eta Etiopiaren artean (ipar-ekialdea). Lurralde elkor eta erdielkorra da, anitz ezkutatzen duena:

KLINIKA MUGIKORRA
Ekurruchanait-en
Klinika mugikorraren bisita, Ekurruchanaitera, gaixoei, 6 urte baino gutxiago duten umeei, haurdunei eta bularreko haurrei zaintzeko.
Eguzki bonba Ngamarielen
Ngamarieken
Nairobi hiriraino joan-etorria bonba erosteko eta garraioa eta instalakuntza antolatzeko .
TZAL GELAREN ERAIKUNTZAK
Ngamarieken
Ngamarieken itzal gelaren eraikuntzak haurrak lurzoruarekin kontaktu zuzenean egon daitezen saihestuko du eta eurite, zein termitetatik isolatuko ditu.
EHUNKA PERTSONA INDARTSU, ERRESISTENTE ETA AMESLARI DITUEN HERRIALDEA
Egunero klima-egoera bortitzei, Estatuaren haiekiko ahanzturari eta beren eskubideak maila handi batean urratuak izateari aurre egin behar izaten dieten pertsonak: Ipar Turkanan ez dago linea elektrikorik, ez errepide asfaltaturik, ezta iturriko urik ere..
NOLAKOA DA ETA NOLA BIZI DA JENDEA PROIEKTUA LANDUKO DEN EREMUAN?
Turkana Norte
GUNEAREN KOKAPENA
Ipar Turkana (Kenya)

Ipar Turkanak hartzen duen barrutia Nafarroako lurraldearen halako bi da (20.000 km2 lehenak eta 10.400 km2 bigarrenak). Biztanleria, ordea, Nafarroako biztanleria-kopuruaren % 22 baino ez da (144.000 lehenak eta 640.790 bigarrenak). Ipar Turkana Kenyako hiriburu den Nairobitik 900 km-ra dago; tarte hori Espainiara eramanda, Iruñetik Malagara joatea litzateke, gutxi gorabehera. Kokuselei (bertan bizi dira proiektuaren onura jasoko duten komunitateak) eskualde menditsua da. Giza kokalekuak urrun daude bata bestetik, eta zaila izaten da bertara heltzea, gutxi baitira bertara iristeko aukera ematen duten bideak. Lodwar-etik Kokuseleirako bidea 4 ordukoa da, autoz. Turkana aintzira, basamortu-eremuan den handiena izanik ere, pertsonek kontsumi ez dezaketen eta nekazaritzarako ere erabil ez dezaketen ura dauka; izan ere, uraren alkalinotasun-maila oso altua baita. 

KLIMATOLOGIA
Ipar Turkana (Kenya)

 Eremua ASAL gisa (ingelesezko “Arid and Semi-Arid Lan” akronimotik) sailkatuta dago (lur elkorra eta erdielkorra). Tenperaturak konstanteak dira urte osoan zehar, 28⁰ eta 39⁰ C bitartean itzaletan. Urteko batez besteko euri-kopurua 120 mm eta 430 mm/m2-ko da. Nafarroako erdialdeari erreparatuz gero (Iruñea bertan dago), kantitate hori 800-1.000 mm/m2ko da. Tenperatura altuen eta euri eskasien ondorioz, lurraldeak etengabe egin behar izaten dio aurre lehorteei, lehorte horiek izanik eremua garatzeko eragozpenik handiena. Klima-aldaketak bereziki mehatxatzen ditu Kokuseleiko biztanleak. 1967. eta 2012. urteen bitartean tenperaturek 2 eta 3 gradu Celsius artean igo dira, eta euri-patroiak aldatu egin dira. Gero eta euri gutxiago egiten du, eta egiten duenean, uholdeak eragiten ditu: euri-ura azkar batean joaten da Turkana aintzirarantz, eta hara iritsita ur hori ez da edateko modukoa. Euri-ur horrek ez du aukerarik lurrean sartu eta herritarrak urez hornitzen dituzten lurpeko akuiferoak betetzeko. 

background
NOLA BIZI DIRA TURKANIARRAK?
Tribu erdinomada, bere animalietatik soilik bizi dena: ahuntzak, gameluak, astoak eta ardiak.
BIZIMODU ERDINOMADA
Abeltzaintzaren inguruan bizirauten duen ekonomia da.
Animaliak ardatz dira Turkanako bizimoduan: bai elikadurari dagokionez (esnea, odola eta oso gutxitan haragia), bai janztekoari dagokionez ere. Halaber, ezinbestekoak dira ezkontza-ospakizunetan eta gaixo dauden pertsonen aldeko eskaintza gisa.Umeak ibiltzeko gai diren unetik beretik hasten dira abeltzain lanetan, aitaren animaliak zaintzen.Mutilek beren aitarengandik oinordetzan zerbait jasotzeko adina duten arte, eta neskek ezkontzeko adina duten arte. Nekek amei laguntzen diete txikienak zaintzen eta ura bilatzen.Emakumeak bazterturik daude erabakiak hartzeari dagokionez. 10 eta 20 kilometro arteko tartea egiten dute ura biltzeko, tokian tokiko materialak erabiliz etxeak eraikitzen dituzte, eta haurrak eta animalia txikiak zaintzen dituzte.
HEZKUNTZA
Gaur egun, eskola-adinean dauden haurren % 30 baino ez da klaseetara joaten
 Batez beste bederatzi kideko familietan aukeratzen da haur bat edo gehiago eskolara joateko; gainerakoek abeltzain lanetan eta etxeko lanetan jarraitzen dute. Hezkuntzari dagokionez, mutilek dute lehentasuna nesken aurretik. Familiek beraiek jartzen dituzte trabak neskatoak eskolara joan ez daitezen. Neskato horiek 14 eta 16 urte bitartean ezkontzen dituzte, eta eskolara joandakoak badira, “balioa galtzen dute” emazte gisa. Turkanako biztanleen % 82k ez du inolako heziketa-mailarik. % 15ek baino ez dauka lehen mailako heziketa, eta % 3ak soilik bigarren mailako heziketa edo goi-mailakoa. 
OSASUNA
Haurrek desnutrizio arin eta larri kronikoa dute
Ipar Turkanan oso-oso gutxi dira osasun-instalazioak (ospitaleak, anbulatorioak), eta hurbileneko osasun-arretarako zentrora joateko batez besteko tartea 80 km da. Eremuan mediku bakar bat dago 70.000 biztanleko, eta erizain bat 5.200 biztanleko. Egoera horretan, bizi-itxaropena, alegia pertsona baten batez besteko bizi-adina ez da 50 urtetik gorakoa. Gaixotasun ohikoenak dira: malaria (%41,8), arnas eritasunak (% 20,2), urdail-hesteetako infekzioak (% 6) eta beherakoa (% 2,6), gripeak, hotzeria eta beste batzuk (% 8,5). Haurren nutrizio-egoerari dagokionez, desnutrizio arin eta larri kronikoa dute; horrek ondorio negatiboak ekarriko dizkie haien bizitza osoan.  MCSPAk lanean dihardu haurrek desnutriziorik izan ez dezaten, eta beren garapen propioari buruzko erantzukizunak hartzeko gai izanen diren pertsona helduak izan daitezen. 
SAN PAULO APOSTOLUAREN MISIOLARI KOMUNITATEA
1983 finkatu zen Kenyan, eta misiolari-komunitate horrek garatuko du proiektua

Turkanako Lodwar-eko diozesian dago 1987az geroztik. Ordutik garapen-programak ezarri ditu osasun komunitarioaren, ur-hornikuntzaren, nutrizio-errehabilitazioaren, nekazaritza- eta abeltzaintza-garapenaren, prestakuntza- eta heziketa-proiektuen, eta emakumearen sustapenaren arloetan. San Paulo Apostoluaren Misiolari Komunitatearen xede nagusia da pertsonaren garapen integrala sustatzea, bereziki gizarte- eta ekonomia-gabeziak bortitzagoak diren arloetan. Esku-hartzeak hango eliza-mugape geografikoaren lurraldean eginen dira. Gauzatutako programak epe luzerako garapen-planak dira, iraunkorki dauden bertako eta erbesteko langileak dituztenak. Horrela, profesionalen eta garapen-eragileen prestakuntza bermatzen da herrialde onuradunetan, datozen belaunaldiak duintasunez jaio eta hazi daitezen. 

Comunidad misionera San Pablo Apostol