Barañain BHI-ko ikasleek Turkana ezagutuko dute Ayanai-ren laguntzaz.

Gaurtik aurrera eta, gutxienez, bi astetan zehar, Barañain BHI-ko ikasleek Ipar-Turkana ezagutuko dute Ayanai-ren laguntzaz.

Ayanai turkanar neska bat da, bere bizitza, familia, kultura eta bizi den zonaldeaz hitz egingo diguna. 16 argazki eta iruzkinen bidez, ur-sarbidearen hobekuntzari esker bere bizitzan eta komunitatean eman diren aldaketak ezagutzen joango gara.

Erakusketa apirilaren 16tik 27ra arte institutuko gimnasioan ikusgarri dago.

.

 

Jarduera hau institutuko DBH 1. eta 2. mailetako ikasleei emango zaizkien tailer batzuekin batera gauzatuko da.