Ura hasiera besterik ez da
IRAUNALDIA ETA KOKAPENA
NORK GARATUKO DU?
Rode Fundazioak Nafarroatik eta San Paulo Apostoluaren Misiolari Komunitateak (MCSPA) Kenyatik; horiexek arduratuko dira proiektua garatzeaz eta gauzatzeaz.
HELBURUA
Helburua da oinarrizko baliabide eta azpiegiturak dituen biztanleria osasuntsu batetik abiatuta, herritar horiei oraina eta geroa duinagoa izatea bermatzea.
LAU ARLO IZANEN DITU PROIEKTUAK

AZPIEGITURAK. URA.
Duela urte batzuk ura lurra aztarrikatuz lortzen zen; gau egun, putzu batetik ateratzen dute esku-ponpa betez. Proiektuari esker, aski izanen da txorrota irekitzea.
GEHIAGO JAKIN...
NEKAZARITZA
Nekazaritza erronka da Turkanako biztanleentzat, lur-mota, lehorteak eta gaiaren inguruan duten ezjakintasuna direla-eta. Komunitateak gai izanen dira klimaren baldintza zorrotzei aurre egiteko, haurren dietaren osagarria izanen diren elikagaiak ekoiztuz.
GEHIAGO JAKIN...
NUTRIZIOA
Eremuko ohiko elikadura abereetatik ateratzen duten esnea eta odola da. Egunean bi otordurekin (artoa, babarrunak, basarto, soja, azukrea, olioa, gatza, arroza… erabilita) nabarmen hobetuko da haurren osasuna. Elikagai horiek hobeto biltegiratu eta prestatzeko, sutegi ekologikoekin funtzionatuko duten hiru sukalde eta hiru biltegi eraikiko dira, albo batera utzita makilez eta zuhaitzetako adarrez egindako bertako eraikinak.
GEHIAGO JAKIN...
OSASUNA
Ama-haurrentzako arreta: jaio aurreko zainketak ematea, txertoak jartzea eta nutrizioaren jarraipena egitea funtsezkoak dira eremu hartan. Malariari eta tuberkulosiari aurrea hartzeko eta antzemateko lan eginen dugu. Itzalpeko gelekin, dutxekin eta komunekin haurrek higiene-ohiturak ikasi ahal izanen dituzte, eta beherakoak eta larruazaleko eta begietako gaitzak saihestu.
GEHIAGO JAKIN...