2018ko uraren eguna

Ur-tanta bat malgua da, ur-tanta bat boteretsua da, ur-tanta bat inoiz baino beharrezkoagoa da

 

Aurtengo uraren eguna, 1993ko martxoaren 22tik ospatzen dena, naturak XXI. mendeko urak dituen erronkei nola aurre egin diezaiokegun eskaini zaio.

Rode-tik Baliabide Hidrikoen Garapenerako Nazio Batuen 2018ko Mundu Mailako Txosteneko hainbat datu kontatuko dizkizugu.

 

Egun hau, bereziki, Ipar-Turkanan garatzen ari garen proiektuarentzat garrantzitsua da, zeinaren leloa “Ura hasiera besterik ez da” den. Honetan, oinarrizkoa den baliabide honi esker hainbat esparrutan (esaterako, nekazaritza, higienea, osasuna, elikadura, emakume-gizon arteko berdintasuna eta jarduera emankorrak) lortzen diren hobekuntzak laburbiltzen dira.  

 

Gure proiektua ezagutu ezazu eta urak bizitzak nola alda ditzakeen ikas ezazu.