Unibertsitateko ikasleek proiektua ezagutu dute

Otsailak 7an, asteazkena, Nafarroako Unibertsitateko Ekonimia eta leadership and governance graduko ikasleekin egon gara.

 

Alejandra Silva, gure proiektuen teknikaria, Jaime Nubiola irakasleak ematen duen “Eztabaida: an invitation to think” irakasgaiko saio batera gonbidatu dute. Ordu eta erdiz, lehenengo mailako ikasleek Rode Fundazioa bezalako GGKE batek nola lan egiten duen ikasi dute, hain zuzen, garapenerako kooperazio internazional saila, gure proiektua (“Kokuselei-ko 3 eremutako goseren aurkako ekimen integrala”) adibidetzat izanez. Proiektuaren zabalera, bateratzen dituen alor (Osasuna, ura, nekazaritza, azpiegiturak) eta garatzen den zonaldearen ondorioz, saioa interesgarria izan da eta parte-hartze handia egon da.

 

Ikasleek teknikariari egindako galderen muina egiten ari garen esku-hartzearen eragina, bertako komunitateen parte-hartzearen garrantzia, honelako proiektuen finantzazioa eta jasangarritasuna izan dira.

Garapen Jasangarrirako Helburuei eta ekintza global honetan parte-hartzearen beharrari ere garrantzi handia eman zaie.