LEHORTEAREN AURKA ARI GARA BORROKAN

Urtarrilaren 13an iritsi ziren Kokuseleiko eremura (Turkana) 6 urtetik beherako 200 haurrek lehortearen ondorioak paira ez ditzaten beharrezkoak diren elikagaiak. Bederatzi hilabete joan dira Kenyako eremu elkor eta menditsu honetan azkenekoz euria egin zuenetik. Hemen, lehortearen ondorioz ur eskasia izatetik haratago doaz.

Bederatzi hilabete joan dira Kenyako eremu elkor eta menditsu honetan azkenekoz euria egin zuenetik. Hemen, lehortearen ondorioz ur eskasia izatetik haratago doaz. Turkanako komunitateen abeltzain izaerak bereziki ahul bihurtzen ditu.

Ondorioen artean ditugu:

  1. Azienda galtzea
  2. Abeltzainek erosteko gaitasuna galtzea / salerosketako baldintzak okertzea
  3. Pertsonen nutrizio-egoera okertzea
  4. Abereen ugalketa-zikloa etetea
  5. Egoneko bizitza areagotzea; horrek ingurumen-degradazio lokalizatua dakar
  6. Komunitateen artean gatazka-arriskua areagotzea
  7. Emakumeen lan-karga areagotzea
  8. Migrazioa areagotzea, nazio-mugen barnean eta kanpoan
  9. Eskola uztea areagotzea eta eskola errendimendua jaistea
  10. Txirotasuna eta elikatzeko segurtasun eza areagotzea

Lehorteak Kokuselei eremuko (Ipar Turkana, Kenya) hiru komunitatetan eragindako goseteari aurre egiteko ekintza integrala” izeneko proiektuari esker, Ngameriek, Alagama eta Ekurruchanaiko 6 urtetik beherako 210 haurrek eta horiek familiek ez dituzte lehortearen ondorioak pairatuko, eta haur horiek beren gaitasunak behar bezala garatzea ahalbidetuko duten azpiegiturak, eta osasun- eta nutrizio-zerbitzuak edukiko dituzte.