Iruñako ibilbidea: historia eta bizidun tantak

Iruñako iturri eta putzu desberdinetan urak biztanleria baten bizitza nola alda dezakeen islatzen duen ekimen bat garatu da.

Hain zuzen, Iruñako urarekin loturiko 4 kokapenetan: San Saturnino putzua,Kontseilu enparantzako Neptuno Haurraren iturria, Pozoblanco putzua eta Gurutze enparantzan uraren erabilera eta kontsumoan Iruña eta Turkana (Kenya) artean dauden desberdintasunak ezagutu daitezke; hain zuzen, Afrikako zonalde semi-desertu bateko ur-hornikuntzaren baldintzek hobetzak ekarri dituen aukerak eta Iruñan, helburu berarekin, duela mende batzuk emandako aldaketak ezagutzeko aukera egongo da.

 

SPAMK bertan garatutako eta Egüés harana, Burlada, Iruñako  mankomunitatea eta Garapenerako Kooperazio Funtsako Nafarroako 100 udalerri baino gehiagok finantziatutako gure proiektua (“Ura hasiera besterik ez da”, gosearen aurkako ekintza integrala Turkanan (Kenya)) ezagutzeko aukera aparta da; aldi berean, Iruñako ur-hornikuntzaren historia ezagutzeko aukera eskaintzen du.